2018/12/1 – Euskararen Eguna – Día de l’euskera
Larunbat honetan ospatu genuen Valentzian euskararen eguna.
Goiz eguzkitsua dantzan hasi genuen Pilar enparantzan, Euskal Dantzarien Biltzarraren eskutik euskal dantzan lehen pausoak ematen. Lagun asko gerturatuzen gure dantza ezagutzea, Valentzia herrialdean bizi diren euskaldunak, euskara ikasleak, ta euskararekin begikotasuna duten valentziar askok.
Hizkuntza Eskolako euskara ikasle asko etorri zen, Valentziatik eta Alacantetik ere!
Gero, bazkaria gure egoitzan prestatu genuen, ta 100 lagun bildu ginen.
Han ere, Euskal Dantzarien Biltzarreko lagunek trikitixa jo ta denok abesten jarri gintuzten. Aukera izan zuen ere gure Garikoitz Knôrr, hizkuntza eskolan ere irakasle dena, gitarrarekin abesti herrikoiak abesteko.
Bazkide ta lagun guztioi eskertu nahi dizuegu larunbat honetako giroan parte hartzeagatik, milesker!
Twitterren bideo batzuk zuzenean bota genituen, sartu ta begiratu!
— Laurak Bat – EUSKAL ETXEA VALENCIA (@Laurakbat1) 1 de diciembre de 2018