Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa

Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa

Ostiral honetan gure literatura lehiaketaren irabazleak ezagutu ditugu.
Laurak Bat elkartearen egoitzan Euskaltzaleok-ekin batera,  ekitaldi txiki batean irabazleen izenak jakin ondoren haien gutunak irakurri ditugu eta askari goxo batekin bukatu dugu gaua.

Hauek dira lehiaketaren irabazleen izenak:

A kategorian (Euskara ikasleak): Jesus Irigoyen Gaztelumendi«Zure zelairako bidea» Bere gutuna Alboraiatik (Valentzia) heldu da.

B kategorian (Euskaldunak): Unai Altuna Etxeberria«Izozkiak gara aduanetan» Bere gutuna Lasarte Oriatik heldu da.

Azpimarratzekoa da aurtengo lehiaketaren partaidetza igo dela nahikotxo eta hamarnaka gutun jaso ditugula, goi mailako gutunak gainera.

Mila esker parte hartu duten guztiei eta bereziki epaileei eta Elkar Fundazioari haien babesa eta laguntzagatik.

Zorionak txapeldunei eta datorren urtean V. Lehiaketan elkartuko gara berriro.